Can anyone help translate this for me?
Peertube.eus webgunean parte hartzen baduzu, ondoko baldintzak onartzen dituzu. Kontuan izan edozein unetan aldatu daitezkeela eta zure ardura dela berauok aldizka berrikustea.
Erantzukizuna. Webguneko erabiltzaileak dira bidaltzen dituzten eduki guztien erantzuleak.
Euskara. Erabiltzaileek igotzen dituzten bideo gehien-gehienek euskarazkoak izan behar dute. Erdarazko edukientzat badago beste instantzia asko. Erdara tarteko denean, azpitituluen erabilera gomendagarria da.
Debekatutako edukiak:
Eduki ilegalak. peertube.eus instantziaren zerbitzaria Hegoaldean dagoenez, espainiar estatuko legediaren arabera legez kanpokoak diren edukiak ez dira onartzen: egile eskubideen urraketak, haur pornografia... Hala ere, gure xede erabiltzaileak Iparraldekoak ere badirenez, baliteke uneren batean frantziar estatuko legeren batek eduki bat argitaratzeko aukera galaraztea.
Copyright. Copyright edo egile eskubide legea urratzen duten lanak ez daude baimenduta. Urraketen berri izanez gero, edukiak ezabatuko ditugu.
Besteen datu pertsonalak. Debekatuta dago baimen espliziturik gabe pertsona baten datu pertsonalak argitaratzea.
Eduki automatikoak. Webgune hau gizakiek gizakientzat egina da. Edonola automatizatutako edukiak bidaltzea (script bidez, bot bidez, adimen artifiziala erabiliz...) debekatuta dago.
Publizitatea. Iragarkiak eta bestelako eduki komertzialak ez dira onartzen.
Pornografia. Biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua ez dira onartzen, artisten irudikapenak barne.
Bortizkeria. Indarkeria grafikoa eta gorea ez dira onartzen, artisten irudikapenak barne.
Eduki hunkigarriak (NSFW). NSFW siglek "Not Safe For Work" [lanerako desegokia] esan nahi dute. Adingabeentzat desegokiak diren edukiak, hizkera desegokia... onartzen dira, beti ere webguneko beste arauak betetzen badituzte eta argitaratzean bideoei "Eduki hunkigarria dauka" marka jartzen bazaie. Hori eginda, bideo horren ikusgarritasuna murrizten da eta ikusleari abisu bat agertzen zaio ziur dagoen galdetuz, tupustean ikus ez dezan.
Code of conduct:
Begirunea. Guztiontzako duinak diren bideoak nahi ditugu, edozein dela ere erabiltzailearen esperientzia, genero-identitate eta -adierazpena, sexu-orientazioa, ezgaitasuna, itxura pertsonala, gorputzaren tamaina, arraza, etnia, adina, erlijioa, nazionalitatea edo antzeko beste ezaugarriren bat. Iruzkinetan ere izan zaitez atsegin eta adeitsua. Ez dago zakarra edo desatsegina izateko beharrik. Ez erabili generoz edo iritziz oso markatuta dauden erabiltzaile-izenak. Adibidez, hauek eta hauen antzekoak erabiltzea debekatuta dago: IjitoakLapurrak, NeskatoBortxatzailea, MarikoienZigorra, Nazi88. Halako ezizenetatik jarduteak denontzako adiskidetsua, segurua eta atsegina den giroa sortzea galarazi dezake.
Irainik ez. Norbait iraindu, degradatu edo jazartzen baduzu, interakzioa galaraziko dizugu, jarrera hori ez delako ongi etorria. Bereziki, ez dugu onartzen gizarteak baztertutako taldeetako banakoak baztertzen dituen portaerarik. Ez ezkutatu anonimatuan beste inor iraintzeko.
Letra larririk ez. Ez idatzi LETRA LARRIZ.
Intolerantzia. Fanatismoa edo gorroto-diskurtsoa bezala sailkatu daitezkeen eduki hauek espresuki debekatuak daude: arrazakeria, sexismoa, xenofobia, genero edo sexu-orientazioaren araberako diskriminazioa (adibidez, LGBTIQA+ pertsonen aurkako jarrera edo TERF jarrera), ideologia nazionalsozialista bultzatzea, holokaustoaren ukazioa, Nazien sinbologia, gutxiengoen aurkako gorroto diskurtsoa.